Edukira joan

Heraren tenplua (Olinpia)

Koordenatuak: 37°38′20″N 21°37′47″E / 37.6388°N 21.6297°E / 37.6388; 21.6297
Wikipedia, Entziklopedia askea
Heraren tenplua (Olinpia)
Olinpia
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Lurraldeko administrazio-erakundeDecentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands
EskualdeaMendebaldeko Grezia
Prefecture of GreeceElide (unitate erregionala)
UdalerriaAncient Olympia Municipality
Koordenatuak37°38′20″N 21°37′47″E / 37.6388°N 21.6297°E / 37.6388; 21.6297
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. VI. mendea
IzenaHera
Arkitektura
EstiloaGreziar arkitektura
Doriar ordena
Ondarea

Olinpiako Heraren tenplua edo Heraion K.a. 600. urte inguruan Olinpian eraikitako greziar santutegi bat izan zen.

Periptero motako eraikina zen (lau aldeetan zutabez inguratuta) sei eta hamasei zutabez osatua. Oinplanoa honako egitura hau zuen: pronaos, cella eta opistodomos zaharra. Muturretako aldeko zutabeak in doble antis motakoak ziren, hots, cellako alboko hormak bi zutabez itxita.

Bere hormak adobezkoak ziren baina behealdea metro bateko garaiera zuen harriz osatuta zegoen eta bere jatorrizko zutabeak zuhaitz enborrez osatua. Ondorengo mendeetan enbor hauek harrizko zutabeez aldatu zituzten.

Tenplu hau hasierako doriar tenpluen eredu bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antonio Blanco Freijeiro, Arte griego, pp. 69-70, Madril:CSIC (2004), ISBN 84-00-07055-0.
  • Henri Stierlin, Arquitectura mundial. Grecia. De Micenas al Partenón,, 42. orr, Bartzelona, Taschen, 2009. ISBN 978-3-8365-1039-4
  • Pausanias, Descripción de Grecia, V,16,1 - V,20,6.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]